Politika -

Zaldibarko luizia

Zaldibarko luiziaren inguruko batzorde bat sortzea baztertu dute EAJk eta PSE-EEk

Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Legebiltzarrera bidaltzea eskatzen zuen proposamen horrek; bai luizia izan aurrekoa, bai ondorengoa ere.

Zaldibarko zabortegian izandako luizia. Artxiboko argazkia: EFE
Zaldibarko zabortegian izandako luizia.
Zaldibarko zabortegian izandako luizia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko PP+Cs eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek adostutako ekimena baztertu dute gaur, osteguna, EAJk eta PSE-EEk. Proposamen horrek, Zaldibarkoa bezalako "hondamendiak ez errepikatzeko" lantaldea osatzea eskatzen zuen, eta EH Bilduren babesa izan du.

Zehazki, Zaldibarko zabortegiari buruzko dokumentazio guztia Legebiltzarrera bidaltzea eskatzen zuten bi alderdiek; bai luizia izan aurrekoa, bai ondorengoa ere, eta baita Eusko Jaurlaritzak horren inguruan egindako kudeaketari buruzkoa ere.

Testuinguru horretan, Jaurlaritzako gobernu taldeak lantalde hori sortzearen aurka bozkatu izana deitoratu du Muriel Larrea PP+CS koalizioko legebiltzarkideak, bere hitzetan, "ekimen horren helburua ez delako Zaldibarren gertatutakoaz hitz egitea, hondamendi hori berriro ez gertatzea baizik".

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak, bestalde, uste du Eusko Jaurlaritzak egin dituen auditoretzek (Ingurumen Sailak kontrol-baldintzak bete zituela ondorioztatzen dute) "edozein motatako ardura saihestea" bilatzen dutela.Bestalde, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak esan du EAJk eta PSE-EEk ez luketela zabortegiaren kudeaketa argitzeko ikerketa batzorde berezi bat sortzearen aurka egin behar, "Ganberaren eginkizunetako bat delako" eta "horrek ardura politikoa dagoen ala ez argitu dezakeelako".

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak eskatutako ikuskaritza "ezagutza tekniko handiko" profesionalek egin dutela, eta gogor kritikatu du oposizioko taldeekin Zaldibarren inguruan "akordiorik" lortu ezin izatea.Azkenik, Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzarkidearen ustez, oposizioko taldeei "ez zaie auditoretzaren emaitza gustatzen, ez duelako nahiko luketena esaten", eta haiek proposatzen duten lantaldea "ez da gertatutakoaz hitz egiteko, gobernu taldearen kontra egiteko baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Zaldibar Eneko Andueza azken ordukoa