Politika -
Arabako ustelkeria auzia
Arabako ustelkeriaren inguruan deklaratuko du Telleriak astelehenean
Aitor Telleriak gainera, dokumentuen zainketan desleialtasunez jokatzeagatik eta sekretuen berri emateagatik ere deklaratuko beharko du.
Erredakzioa
Aitor Telleria Arabako EAJko burukide ohiak ustezko ustelkeria eta espiotza iruzurragatik deklaratuko du astelehenean.
Gasteizko 4. instrukzio epaitegiko epaileak, Roberto Ramosek, berriz ekin zion iraila erdialdean auziko inputatuei deklarazioa hartzeari.
Ordutik, besteak beste, Aintzane de Miguel akusatu nagusiaren arreba eta EAJren diputatu ohia, Alfredo de Miguel, pasa dira jada. Baita Ainoa Bilbao, diputatu ohiaren emaztea eta inputatutako enpresa baten administratzailea, eta Araceli Bajo ere. Azken hau, Telleriaren emaztea eta Kataia Consulting-en bozeramailea, ustez Kultura sailetik justifikatu gabeko diru ordainak jaso zituen elkartea.
Telleriaz gain, datozen egunetan Koldo Otxandiano, Miñao Parke Teknologikoko finantza zuzendari ohia eta Kataia Consulting-en jabeetako bat eta Alfredo de Miguel pasako dira epailearen aurretik.
Aitor Telleriak gainera, dokumentuen zainketan desleialtasunez jokatzeagatik eta sekretuen berri emateagatik ere deklaratuko du. Bi ertzain ere inputatuta daude kasu honetan.