Itxi

2020/10/04

13:07

Politika

CUP

Vehi: "Torraren gaitasungabetzea errepresioaren azken adibidea da Katalunian"

eitb.eus

Mireia Vehi Diputatuen Kongresuko CUPen bozeramaileak ziurtatu duenez, Kataluniak konjurazio kolektiboa behar du, Espainiako Gobernua elkarrizketa mahaian esertzeko eta demokratikoki hitz egiteko.

  • Mireia Vehí CUPeko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE

    Mireia Vehí CUPeko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mireia Vehi Diputatuen Kongresuko CUPen bozeramaileak Quim Torra Generalitateko presidentearen gaitasungabetzea hizpide izan du: “Kataluniak bizi duen errepresioaren azken adibidea izan da”. CUPeko diputatuaren hitzetan, “aspaldi espero genuen” inhabilitazioa.

Otsailaren 14ko balizko hauteskundeak indar ariketa bat izan behar dira ikuspegi demokratikotik, amnistia eta autodeterminazioaren planoan, Radio Euskadin azaldu duenez. “Estatua esertzeko pultsu kolektiboa behar du Kataluniak. Elkarrizketa mahaiak orain arte argazki bat eta presidente gaitasungabetu bat eman ditu”, erantsi du Vehik. Espainiako Gobernua elkarrizketa mahaian esertzeko konjurazio kolektibo bat beharrezkoa dela uste du CUPeko ordezkariak.

Horretarako, elkarrizketa mahaian herri gisa negoziatzea planteatu du CUPek, ez alderdi politiko bezala. “Gatazka aldaketaren motorra da”, azpimarratu du Vehik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;