Itxi

2020/10/05

09:21

Politika

KATALUNIA

Hauteskundeen ostean "autonomiaren josturak hausteko" deia egin du Torrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Gorenak kargugabetutako Kataluniako presidenteak argitasuna eskatu die alderdi independentistei, hauteskundeetan botoen % 50 gainditzen badute zer egingo duten adosteko.

  • Quim Torra, Kataluniako Parlamentuan

    Quim Torra, Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Quim Torra Auzitegi Gorenak kargugabetutako Generalitateko presidenteak Kataluniako hauteskundeen ostean "autonomiaren josturak hausteko" deia egin zuen atzo, igandea, baina independentziarako bideak "jende askoren sakrifizioak" eskatzen dituela onartu zuen.

"Independentzia sakrifizioa da; jende askoren sakrifizioa da. Bestela, sakrifizio indibidualak dira", gaineratu zuen.

TV3ko elkarrizketa batean, JxCat, ERC eta CUP alderdiei plan bat adosteko eskatu zien, Kataluniako hauteskundeetan botoen % 50 baino gehiago lortzen badituzte independentziarako bidean zer pauso emango dituzten zehazteko. "Lehenago jarri behar gara ados, ez geroago, % 50 xahutzea bakarrik falta baita", azpimarratu zuen. Hori dela eta, bide orria zein izango den zehazteko "argitasuna" eskatu zien hiru alderdiei. "Alderdien esku nago lan egiteko eta gutxieneko akordio estrategiko batera iristeko", gaineratu zuen.

Quim Torraren esanetan, bera inhabilitatu ondoren, alderdi independentistek bestela jokatu beharra zuten, Parlamentuan berak zuen eserlekuari eusten saiatu behar baitzuten, eta "oso gaizki" hartu du diputatu izateari uztea. Kataluniako Parlamentuak hala jokatu izan balu desobidetu izana egotziko ziotela planteatuta, hauxe erantzun du: "Bai, eta? Desobeditu egin behar dugu".

Torrak bereziki deitoratu zuen bere agintaldian alderdi independentisten itunak egin izana PSCrekin: "Ezin dut ulertu". Denok koherenteak izatera behartzen gaituen independentzia prozesuan gaude", gaineratu zuen.

Bestalde, gaitasungabetzea kostatu zitzaion pankarta mantentzearen alde egin zuen. "Generalitateko balkoia balkoi bat baino askoz gehiago dela iruditu zitzaidan. Seguruenik, arrazoi horregatik izan ez balitz, beste batengatik izango zen", esan zuen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;