Politika -

KORONABIRUSA

Legebiltzarreko EH Bildu taldearen herena konfinatuta dago, COVID-19agatik

Koalizioak dituen 21 legebiltzarkideetatik zazpi etxean daude. Horietako batek positibo eman du eta beste seiak gertuko kontaktuak dira. Bitartean, euren botoa Eba Blancoren esku uztea eskatu dute.

EH Bilduko legebiltzarkideak. Artxiboko argazkia: EFE
EH Bilduko legebiltzarkideak
EH Bilduko legebiltzarkideak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarreko EH Bildu taldearen herena, 21 legebiltzarkideetatik zazpi, konfinamendua egiten ari da COVID-19agatik. Zazpi legebiltzarkide horietako batek positibo eman du koronabirusean, eta gainerako kideek koarentena egin beharko dute gertuko kontaktuak direlako. 

Gainera, kontaktu hori Eusko Legebiltzarrean bertan gertatu zen.

Konfinatuta dauden bitartean, euren botoa Eba Blanco EH Bilduko legebiltzarkidearen esku uztea eskatu dute.

Legegintzaldia hasi berritan aldatu zuen Eusko Legebiltzarrak araudia, halako kasuetara egokitzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak Alderdi politikoak albisteak Gaixotasunak albisteak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak COVID fokuak