Politika -
CGPJren erabakia
Garzon epailea Torturaren Aurkako Batzordean sartzea onartu dute
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak onartu du erabakia, aldeko hiru botorekin eta kontrako bi botorekin. Azken hauek, epailea zigortuta dagoela argudiatu dute.
Erredakzioa
Aldeko hiru botorekin eta kontrako birekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Baltasar Garzon epailea Europar Kontseiluko Torturaren Aurkako Batzordean sartzea ahalbidetu du, joan den uztailean partaide bezala aukeratu zuten postuan.
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, aurka bozkatu dutenek, zuhurtasunezko zigorra duen epaile batek, beste betebehar batzuk ezin dituela batera egin argudiatu dute.
Gorenak, frankismoko desagerpenak ikertzea ez zegokiola iritzita inputatu zuen Baltasar Garzon epailea. Bestalde, Gürtel kasuan izan zuen jokabideagatik eta New Yorkeko Unibertsitateko ikastaro batzuren finantziazioengatik ere ikertu dute.
Torturaren aurkako Batzordean sartu ahal izateko eskaera jaso bezain pronto, Auzitegi Gorenaren zigor-arloko salara jo zuen Epaileen Gobernu organuak, ikertzen ari diren epaile batek baimen hori izatea egokia den ala ez aztertzeko.