Politika -
Barne hautaketa
Carlos Iturgaiz aukeratu dute PPren presidente EAEn
Era berean, alderdiaren zuzendaritzak Laura Garrido izendatu du idazkari nagusi, eta Mikel Lezama koordinatzaile eta bozeramaile.
agentziak | erredakzioa
PPren EAEko zuzendaritzak bilera egin du gaur arratsaldean eta Carlos Iturgaiz aukeratu du alderdiaren presidente izateko, gehiengo osoz (57 bototatik 3 abstentzio izan dira), alderdiko iturrietatik jakinarazi dutenez.
"Carlos Iturgaitzek lortutako babesa eta konfiantza eskertu ditu, erakundeen eta lurraldeen presentzia handitzeko eta nazionalismoaren alternatiba konstituzional bakarra indartzeko lana eskatu du", adierazi du PPk prentsa ohar batean.
EAEko PPk batzarra egin du, eta bertan erabaki dute Iturgaizek hartzea Amaya Fernandez behin behinean betetzen ari zen postua. Izan ere, Alfonso Alonsok kargua utzi zuenetik, Fernandezen esku zegoen ardura hori.
Era berean, alderdiaren zuzendaritzak Laura Garrido idazkari nagusi eta Mikel Lezama koordinatzaile eta bozeramaile aukeratzea erabaki du.
Carlos Iturgaizek agerraldia egingo du bihar goizean, 10:30ean, alderdiak Bilbon duen egoitzan.