Politika -
Hispanitatearen Eguna
Ehunka lagunek independentzia aldarrikatu dute Bilboko kaleetan
Gainera, Espainiako Estatuak "Euskal Herria hondamen ekonomikora daramala" salatu dute.
Erredakzioa
Ehunka pertsonek independentzia aldarrikatu dute asteazken honetan, Bilbon, Independentistak Sareak deituko manifestazioan, Hispanitatearen eguna dela eta; "euskal estaturik gabe, ez dago etorkizunik Euskal Herriarentzat" adierazi dute.
Manifestazioa 17:20an hasi dute Jesusen Bihotza Plazatik, Bilbon, "Espaina: Inposaketa-Hondamena. Independentzia" lelopean. Besteak beste, Ainhotza Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia, Ikerne Badiola, Joseba Geruzaga eta Rafa Larreina EAko buruak eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko ordezkaria izan dira bertan.
Martxa hasi baino lehen, Itziar Muñoz Independentistak Sareko kideak hartu du hitza, eta Hispanitatearen Egunaren "inposizioa" salatu du, horrek "euskal nazioaren eta horren eskubideen ukapena" esan nahi baitu.
Horregatik, festa honi uko egin dio, eta "desobeditzailea den planteamendu batetik" talde honek munduko herri guztien askatasunaren eguna ospatu duela gaineratu du.