Politika -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek bikotekidea hil du Avilesen, kolpeka
Gizonezkoak tabernari bati aitortu zion emaztea hil zuela uste zuela. Poliziak atxilotu egin du.
Erredakzioa
Hogeita hamar urteko gizonezko bat atxilotu egin dute Avilesen (Asturias), bikotekidea (29 urtekoa) kolpeka hiltzea egotzita, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez.
Antza denez, gizonezkoa taberna batean sartu da 02:00etan, oso urduri, eta bikotekidea hil duela uste zuela aitortu dio tabernari bati.
Polizia etxebizitzara bertaratu da berehala, eta bertan gizonezkoa topatu du. Hark esan die bikotekidearekin eztabaida izan zuela, eta une horretan ohean etzanda zegoela mugi ezinik.
Agenteek emakumea ikusi dute, hilik antza, eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute.
Osasun langileak suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Poliziak atxilotu egin du ustezko hiltzailea, baina atxilotze unean hark aurre egin die agenteei.
Biktimak ez zuen salaketarik jarri gizonezkoaren aurka indarkeria matxista dela eta, baina bikotekide ohiak salatu egin zuen.