Politika -
Hauteskunde orokorrak
Gallardon PPren zerrendako laugarrena izango da Madrilen
Madrileko alkatea Kongresuan diputatu izango da, izan ere, alkatetza eserlekuarekin bateragarria da.
Erredakzioa
Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo alkatea PPko laugarrena izango da hauteskundeetarako zerrendan. Mariano Rajoy izango da zerrendaburua eta Soraya Saenz de Santamaria PPko bozeramailea bigarrena.
Horrela adostu du gaur PPko Hauteskunde Batzorde Nazionalak. Gaur eta bihar bilerak egingo ditu alderdiak azaroaren 20ko hauteskundeetarako hautagaitza guztiak ixteko.
Ana Mato Antolakuntza idazkariordea eta hauteskunde zuzendaria zerrendako hirugarrena izango da eta Miguel Arias Cañete Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea bosgarrena.
Telefono mugikorren bidez igorritako mezu batean Madrileko zerrendaren ordena jakinarazi du gaur PPk, astean zehar zurrumurruak pilatu ostean.
Alkatetzarekin bateragarria
Horrela, Gallardon laugarren tokian izango da, eta Kongresuko diputatu bihurtuko da, izan ere, alkatetza eserlekuarekin bateragarria da.
Mariano Rajoyren ministro izateko aukera handiak ditu Gallardonek. Kongresuan diputatu izatea etorkizunean Gobernuko kide izateko lehen pausoa litzateke, PPko goi-kargudunen hitzetan.