Politika -

Koronabirusa

COVID-19aren aurkako neurri berriak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak

Bereziki, familia nahiz lagunarteko bileretan eta lokal publikoen ordutegietan izango dute eragina neurri berri horiek.

Podemos, PSN eta Geroa Baiko ordezkariak. Argazkia: EFE
COVID-19aren aurkako neurri berriak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak
Podemos, PSN eta Geroa Baiko ordezkariak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dituzte COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri murriztaile berriak, oposizioaren iritziz "berandu" iritsi badira ere.

Azken egunetan kutsatzeek izandako gorakadaz jabetuta, Nafarroako presidente Maria Chivitek erabaki zuen COVID-19aren aurkako neurriak zorroztea, eta Gobernuko gainerako alderdiek ere bat egin dute horretan. Bereziki, familia nahiz lagunarteko bileretan eta lokal publikoen ordutegietan izango dute eragina neurri horiek.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Geroa Baik "zorroztasuna" eskatu du kasuak zenbatzerakoan eta horiei buruzko datuak ematerakoan.

EH Bilduk, bestalde, zerbaitetan "huts egin" dutela azpimarratu du. Horregatik, Hezkuntzan edota garraio publikoan hartutako neurrien gaineko "hausnarketa" eskatu du, "gehiago" egin litekeela iritzita.

Dena den, Navarra Suma izan da Gobernuaren jarrera gogorren kritikatu duena, argi utzi baitu neurriak "berandu" heldu direla eta "egoerak esku artetik ihes" egin diela. "Iragarritako neurriak orain arteko kudeaketa baldarraren isla dira", nabarmendu du Navarra Sumak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentua María Chivite Koronabirusa