Politika -

A20

Olabarria eta Rodriguez, Gorteetarako Arabako EAJko zerrendaburuak

EAJk "opor fiskalek" eta "Rover kasuak"eragindako kalteen arduradun egin ditu PP eta PSOE

Arabako EAJko presidentea, Iñaki Gerenabarrena. Argazkia: EFE
Arabako EAJko presidentea, Iñaki Gerenabarrena. Argazkia: EFE
Arabako EAJko presidentea, Iñaki Gerenabarrena. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako EAJko presidenteak, Iñaki Gerenabarrenak, EAEn "opor fiskalek" eta "Rover kasuak" eragindako kalte ekonomikoen "arduradun" egin ditu PP eta PSOE.

Kongresurako Arabako EAJren zerrendaburuarekin, Emilio Olabarriarekin, eta Senaturako Arabako EAJren hautagaiarekin, Claudio Rodriguezekin, batera azaldu da Gerenabarrena. Bertan, EAEko hiru aldundiek 90eko hamarkadan sortu ziren enpresei emandako laguntzen inguruan (hau da, gerora Europar Batasunak ilegalak iritzi zituen opor fiskalak itzultzearen eraginaz) hitz egin du, eta baita "Rover kasua"ren isuna ordaindu beharraren eraginaz ere.

"Alderdi Popularra izan zen Europar Batzordearen aurrean Aldundiek emandako laguntzak, "opor fiskalak", salatu zituena, esan du Arabako EAJko buruak. Horregatik, "orain laguntza horiek jaso zituzten enpresak duten estutasunaren arduradunak dira", gaineratu du.

Bestalde,  "Rover kasuagatik" 435 milioi euroak Zapateroren Gobernuak eskatu zituela adierazi du.

Hauteskunde orokorretarako EAJko hautagaien inguruan "Arabaren alde dirua lortzeko lana egiten dakitela" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea