Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Ares: 'Pilota orain ETAren teilatuan dago'
Euskadin ez dela bi alderen arteko gatazkarik egon esan dio Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Kofi Annani.
Erredakzioa
Nazioarteko Konferentziaren ostean, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak esan du orain "garrantzitsuena" dagoela lortzeko, "ETAk ekintza terroristak uztea". "Pilota ETAren teilatuan dago", esan du Aresek eta "taldearen" ustezko iragarpen bat aurreratu baino zuhurtzia nahiago izan du.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan elkarrizketatu dute eta ETAk egun duen egoera "ez da inoren oparia, ezta hiru orduko konferentzia baten ondorioa ere, zuzenbidezko estatuak egin duen lanaren ondorioa baizik", adierazi du. Herrizaingo sailburuak bere egin du Konferentziako lehenengo puntua eta "lehenik eta behin ETAren amaiera" beharrezkoa dela berretsi du, "desegitea, dokumentuaren laugarren puntuan ezartzen den ustezko elkarrizketa politikoa eman baino lehen".
Gainera, Aresek atzo Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiarekin izan zuen elkarrizketaren inguruan esan duenez, terrorismoa bukatzeko egiten ari den lana eskertzeaz gain Kofi Annani Euskadin ez dela "bi aldeko gatazkarik egon" adierazi zion, "gutxiengo batek demokraziari eraso" diola baizik
Azkenik, Patxi Lopez lehendakariak politika orokorreko eztabaidan aurkeztu zuen dekalogoa aldarrikatu du berriz ere, ETAren ustezko amaierari aurre egiteko Jaurlaritzaren eta bere alderdiaren bidai orri moduan.