Politika -

A-20ko

Ezker Batua ez da aurkeztuko hauteskunde orokorretara

Madrazoren sektoreak ez du akordiorik lortu Cayo Larak zuzentzen duen alderdiarekin.

Jose Navas EBko ordezkaria. Argazkia: EFE
Jose Navas EBko ordezkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batua ez da aurkeztuko azaroaren 20ko hauteskinde orokorretara "Izquierda Unida Federalarekin" lehian ez sartzeko, ez baitute akordioa lortu Cayo Larak zuzentzen duen alderdiarekin, Jose Navas EBko ordezkariak jakinarazi duenez.

Navasek kritikatu du IUk onartu egin duela Mikel Aranaren eta Alderdi Komunistaren "betoa", ez baitu baimendu alde batetik Ezker Batua (Madrazoren sektorekoak) aurkeztea, eta bestaldetik Ezker Anitz (Aranarenak) aurkeztea.

Urriaren 27an batzorde politikoa egingo dute, Izquierda Unidaren alde bozkatzeko dei egingo duten aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea