Politika -
'Operazio Liburutegia'
Hainbat lagun atxilotu dituzte Murtzian hirigintza ustelkeria egotzita
Ez dituzte atxilotuen izen-abizenak jakitera eman. Murtziako Gobernuaren Osasun eta Presidentzia Kontseilaritzen egoitzak miatu ditu Guardia Zibilak.
Erredakzioa
Guardia Zibilak hainbat lagun atxilotu ditu Librillan (Murtzia) ‘Liburutegia’ polizia operazioan, hirigintza ustelkeria, funtzionario eroskeria, prebarikazio eta funtzionario publikoekin negoziazio debekatuak egiteko delituak leporatuta, ikerketako arduradunek jakinarazi dutenez.
2008. urtean abiatutako operazio honetan, astearte honetako 08:00etatik ari da Guardia Zibila Murtziako Gobernuko Osasun eta Presidentzia Kontseilaritzen egoitzak miatzen.
Hainbat informazioaren arabera, izapideen parte bat sekretupean jarri du Andres Carrillo Instrukziozko 6 zenbakiko Epaitegiko epaileak. Gainera, Pablo Lozano ustelkeriaren aurkako fiskala auzia jarraitzen ari da.
Astearte honetako miaketak egiteko baimena duela hilabete eskatu zuen Guardia Zibilak, jazoerak argitzeko nahian.