Politika -
Bake Konferentzia
Urizarrek (EA) 'ahalik eta lasterren erantzuteko' deia egin dio ETAri
Aieteko Adierazpenari erantzuna emateko eskatu dio EAko idazkari nagusiak ETAri. Urizarren esanetan, "orain arte ez da egon oraingoa bezalako une egokirik".
Erredakzioa
Peio Urizar EAko idazkari nagusiak eta Bilduko bozeramaileak Aieteko Adierazpenari erantzuna emateko deia egin dio ETAri. Urizarren ustez, "orain arte ez da egon oraingoa bezalako une egokirik".
Bake Konferentziaren biharamunean Donostian eskaini duen prentsaurrekoan esan duenez, "ETAren erritmoak ETAk berak zehazten ditu" eta horiek, normalean, ez dira bat etortzen politikarien eta gizartearen erritmoekin.
Aieteko Adierazpenaren aurrean ETAk "ahalik eta arinen" erantzun behar duela gaineratu du. Data zehatzik, baina, ez du eman nahi izan Urizarrek. "Atzerapen handi batek ez luke zuribiderik izango", azpimarratu du EAko idazkari nagusiak. "Ez dago pauso hori emateko oraingoa bezalako une egokirik", nabarmendu du.