Politika -

Gernikako estatutua

EAJk abertzaletasunera aldatzera behartu nahi duela salatu du Iturgaizek

PPren buruak esan du jeltzaleak "atsedenik gabe" ari direla EH Bildurekin lanean "abertzaletasunera aldatzera behartzen duen" estatutu berri bat adosteko.

Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidentea, Gernikan. Argazkia: Efe
Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidentea, Gernikan. Argazkia: Efe
Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidentea, Gernikan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidenteak esan du EAJ dela "Gernikako Estatutuaren mehatxu handiena", EH Bildurekin lanean ari baita, "atsedenik gabe", "abertzaletasunera aldatzera behartzen duen" estatutu berri bat adosteko.

Horixe adierazi du Iturgaizek Gernikako Estatutuaren 41. urteurrena ospatzeko Gernikako Arbolaren parean egindako ekitaldian.

Ekitaldian parte hartu dute Laura Garrido PPren EAEko idazkari nagusiak, Mikel Lezama koordinatzaileak, eta alderdiko lurraldeko presidente eta idazkari nagusiek.

Euskal Autonomia Estatutua "euskal herritarrok aro garaikidean egin dugun akordio handiena" izan dela goraipatu ostean, Iturgaizek EAJri leporatu dio "oportunismo politikoagatik" orain "amortizatutzat" ematen duela eta "deuseztatu" egin nahi duela, EH bildurekin batera independentzia lortzeko estatutu berri bat egiteko.

"Beste estatutu bat zertarako? Gure lurraldean hezkuntza eta osasuna hobetzeko? Erantzuna ezezkoa da. Independentzia lortzeko nahi dute estatutu berria, estatutu alderdikoia egiteko, ez estatutu anitza, euskal gizartearen aniztasuna aintzat hartu gabe”, kritikatu du.

PPren presidenteak ohartarazi du independentziak "Europar Batasunetik ateratzea" ekarriko lukeela, koronabirusaren krisiari aurre egiteko "laguntza onena" ematen duen erakundea, alegia.

Estatutu berria onartzeko euskal gizartea "lehenen mailako eta bigarren mailako" herritarretan banatuko duen "lege egokitzapena" bilatzea egotzi dio EAJri, "borroka besterik eragin ez duen trikimailu abertzalea".

Era berean, EAJk "abertzaleak bakarrik" nahi dituela uste du, eta horrek EAEren "pobrezia ekonomikoa" eragingo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gernika-Lumo EH Bildu Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Carlos Iturgaiz