Politika -
Estatutuaren urteurrena
Espainiako Gobernua Gernikako Estatutuaren "beharrezko aliatua" da Mendiarentzat
Idoia Mendia lehendakariordearentzat, Espainiako Gobernua Gernikako Estatutuaren "beharrezko aliatua" da. Arauaren 41. Urteurrena ospatu du PSE-EEk Gernikan.
Agentziak | Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakariordeak esan du Espainiako Gobernua Gernikako estatutuaren "aliatu beharrezkoa" dela, eta bere presidentea, Pedro Sanchez, "kogobernantzaren konbentzitu bat", gaur egun "inoiz baino beharrezkoagoa". Gainera, Estatutua "erreminta erabilgarria" dela esan du. Bere ustez, berritzen bada, "gehiago kabitzeko" izan behar da, eta araudia errespetatuz egin behar da.
Autonomia Estatutuaren 41. urteurrena ospatu du PSE-EEk Gernikako Juntetxean. Mendiaz gain, bertan izan dira Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua; Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; PSE-EEko hiru lurralde idazkariak, Cristina Gonzalez, Eneko Andueza eta Mikel Torres, eta Miguel Angel Morales Antolakuntza idazkaria.
Bere hitzaldian, Mendiak nabarmendu du Euskadi "oso gizarte plurala" dela, eta "eskutik helduta aurrera egiteko espazioak eta esfortzuak konpartitu" nahi dituela, eta pluraltasuna eta giza duintasunaren defentsa gogorarazi du, "hil nahi izan zutenen gainetik".
Zentzu horretan, euskal sozialistek "pluraltasunarekin, elkarbizitzarekin, aurrerapenarekin eta gehiengoaren ongizatearekin" konpromisoa dutela esan du. "Guztiok kabitzen garen herrlaide baten aldeko apustua berresten dugu, berdinen Euskadi bat, berritzailea, kohesionatua eta anitza. Jendea seguru sentitzen den tokia", gehitu du.
Azpimarratu duenez, gaur egungo Estatutuak "hori ahalbidetu du eta ahalbidetzen du". Gainera, esan du pandemiak erakusten duela euskal herritarren oinarrizko eskubideak defendatzeko "erreminta erabilgarria" izaten jarraitzen duela Estatutuak, eta "Espainiako Gobernuak eskaintzen dituen bermeekin bateragarria" dela.
Pertsona guztien osasuna bermatzean, ekonomia bultzatzean, enpleguan eta "inor atzean ez uztean" zentratzeko momentua dela esan du Mendiak. "Posiblea da, elkar ulertzeko eta kooperatzeko gaitasuna herritarren zerbitzuan jartzen badugu. Presidenteen batzordean, larrialdi sanitarioaren kogobernantzan. Eta gaur egun sozialistak oreka hori arriskuan ez jartzeko bermea gara berriro", gehitu du.
Sozialisten buruak esan duenez, PSE-EEk "akordioaren" eta Estatutua guztiz eta "ñabardurarik gabe" garatzearen aldeko Eusko Jaurlaritza batean parte hartzen du. Estatutua "defendatu eta garatu" nahi du, eta "erreforma akordio zabalen emaitza" izatea.
Estatutuaren erreforma
"Gure Estatutua elkarbizitza hitzarmen bat baita. Hitzarmen hori berritzen badugu, gehiago kabitzeko izan dadila. Estatutu berria egiten badugu, herritarren bizitza hobetzeko eta kohesio soziala indartzeko izan dadila. Eta hori eraginkorra izatea nahi badugu, bideragarria izan behar da, araudia errespetatu behar du", esan du.
Bere ustez, hori da autogobernuaren zentzua: "gizarte modernoa eta anitza, Europa barruko Espainia", bermatzen dituen elkarbizitza hitzarmen bat. "Gure historian arrakastarik handiena izan duen esperientzia ordezkatu nahi duen ezer, pluraltasunaren eta legezkotasunaren gainean oinarritu behar da", esan du.
"Osasunaren, hezkuntzaren, gizarte kohesioaren eta aurrerapen ekonomikoaren babesa eta enplegua berreskuratzea Estatutuaren errealitatearen itzulpena dira", gehitu du.
Mendiak esan duenez, "ardatz horiek ez dira arriskuan jarriko" eta "ez da apurtuko ehuntzen hainbeste kostatu dena", euskal herritarrek "ezin dutelako onartu". "Ez gaude gauza garrantzitsuekin jokatzeko moduan", gehitu du.
Egoera honetan euskal errepublika baten alde egiten dutenei esan die ez dagoela "gaixoak sendatzen eta kutsatzeak geldiarazten duen muga bat", eta " bertan jasota dagoena ez betetzeko iniziatibak aurkezten dituzten bitartean Estatutuaren pina erakusten dutenen aurrean" gehitu du "muturrak, beste behin, elkar elikatzen dutela. "Ez batzuek ez besteek ez dute sinesten Estatutuan, ez zirelako egon 79ko hitzarmenean", uste du.