Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Txelui Moreno: 'Ziur gaude, ETAk erantzun positiboa emango du'

Ezker abertzaleko bozeramaileak nabarmendu du gatazkaren konponbidea "atzeraezina" dela.

Txelui Moreno, artxiboko irudi batean. EITB
Txelui Moreno, artxiboko irudi batean. EITB
Txelui Moreno, artxiboko irudi batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi du "ziur" daudela ETAk "erantzun positiboa" emango diela Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziaren adierazpeneko eskakizunei. Izan ere, gatazka gainditzea "atzeraezina" dela nabarmendu du.

Atzo, ezker abertzaleak bat egin zuen ETAk indarkeria behin betiko uzteko eskaerarekin.

Rac1 irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Morenok esan du "azken mugimenduek" erakutsi egiten dutela ETAk "gatazka armatua gainditzeko borondate argia" duela.

PPk eta PSOEk Konferentziaren inguruan izandako jarrerari dagokionez, ezker abertzaleko bozeramaileak esan du "sinestezina" dela: "Ilusioa eta gatazka gainditzeko gogoak izan beharrean, badirudi Espainiako Estatua are gehiago enkistatzen ari dela".

"Madrilen eta inguruetan hau guztiaren aurka daude, gero eta gehiago, eta beraz, benetan gogaitzen dutena euskal independentismoa dela ondorioztatzen dugu", gaineratu du.

Jesus Eguiguren PSEko presidentearen hitzei dagokienez, Morenok esan du ez dakiela "zer adjektibo" erabili, Donostian "une historikoa" bizitzen ari ziren bitartean, lehendakaria New Yorken baitzegoen, "jardunaldi gastronomiko batzuetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea