Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Konferentzia nork ordaindu zuen argitzeko eskatu dio PPk PSOEri

Halaber, Amaiurren hauteskunde zerrenden aurka egiteko ere eskatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordeak Donostiako Bake Konferentzia "nork" eta "nola" ordaindu zuen argitzeko eta Amaiaurren zerrenden aurka egiteko eskatu dio PSOEri.

La Razon egunkariak antolatutako gosari batean, Gonzalez Ponsek esan du espero duela Konferentzia funts publikoekin ordaindu ez izana.

Bere ustez, Konferentziak "ezker abertzalearen hauteskunde ekitaldi" bat zirudien, eta ETAren balizko agiriak indarkeriaren amaiera ez iragartzearen beldur da.

Hori horrela, ETAk armak uzten ez baditu, PSOEk "Amaiurren propaganda ekitaldi batean" parte hartu zuela ondorioztatuko dutela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea