Politika -

Nazioarteko Bake Konferentzia

Felipe Gonzalez: 'Ez zen inor gu baino gehiago kiskali bakeagatik'

Gobernuko presidente ohiaren hitzetan, lehendakariak ez zuen inolaz ere Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzian parte hartu behar.

Felipe Gonzalez Alfredo Perez Rubalcabarekin hizketan. Argazkia: EFE
Felipe Gonzalez Alfredo Perez Rubalcabarekin hizketan. Argazkia: EFE
Felipe Gonzalez Alfredo Perez Rubalcabarekin hizketan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, Jesus Eguiguren PSEko presidentearen sozialistei eta Patxi Lopez lehendakariari egindako kritikei kontra egin die, terrorismoaren amaieran: "Inork ez zuen gu baino gehiago egin beste indar demokratikoekin”, nabarmendu du.

Gonzalezen ustez, lehendakariak ez zuen "inolaz ere" Nazioarteko Bake Konferentzian parte hartu behar. Halaber, Eguigurenen balorazioa deitoratu du eta sozialistek ez dituztela haren hitzak merezi gaineratu du.

Donostiako konferentzian parte hartu zuen Eguigurenek "El Periodico" egunkariari egindako adierazpenetan, oso haserre dagoela esan du bere alderdiaren jarrerarekin, "kiskali egin behar zen bakeagatik", nabarmendu du lehendakariari aipamen eginez.

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernurako Presidentetzarako hautagaiari ere galdetu diote Eguigurenen hitzen inguruan, baina ez du adierazpenik egin izan nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea