Politika -

Auzitegi Nazionala

Carmen Gisasola absolbitu dute, ETAk 1990ean Galdakaon egin zuen erasoaren epaiketan

Epaimahaiak ebatzi du gertakariak preskribatuta daudela. Oskar Abad eta Jose Ramon Martinez ere absolbitu ditu. ETAk polizia bat hil zuen lehergailu bat zartarazita.

Carmen Gisasola epaiketan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Carmen Gisasola epaiketan.
Carmen Gisasola epaiketan. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalak Carmen Gisasola, Oskar Abad eta Jose Ramon Martinez absolbitu ditu ETAk 1990an Galdakaon egin zuen atentatua argitzeko epaiketan, gertakariak preskribatuta daudela ebatzita.

1990eko urtarrilaren 30ean, Ignacio Perez polizia hil zuen ETAk lehergailu bat zartarazita.

Fiskaltzak 30 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen auzipetu bakoitzarentzat, baina epaimahaiak defentsaren argudioarekin bat egin du, Auzitegi Nazionalak 1993ean egindako probidentziak delituak preskribatzeko epea eteten ez duela ondorioztatuta.

Carmen Gisasolak 'Langraiz bidea'rekin bat egin zuen eta 2014an utzi zuten aske, 24 urteko espetxealdia bete eta gero.  

Epaiketan, Gisasolak aitortu zuen ETAko kidea izan zela, baina azpimarratu zuen aspaldi utzi zuela erakunde armatua eta atentatuan parte hartu ez zuela ziurtatu zuen.

Abadek eta Martinezek ere ukatu egin zuten erasoan parte hartu izana. Bi preso ohiak libre daude 20 urtetik gora kartzela-zigorra bete ostean.

BIDEOA | Gisasolak, Abadek eta Martinezek atentatuan parte hartu izana ukatu zuten

Gisasolak, Abadek eta Martinezek ukatu egin dute 1990eko atentatuan parte hartu izana
Gisasolak, Abadek eta Martinezek ukatu egin dute 1990eko atentatuan parte hartu izana
Gisasolak, Abadek eta Martinezek ukatu egin dute 1990eko atentatuan parte hartu izana

1:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Galdakao Bizkaiko albisteak EAE albisteak ETA Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak