Politika -

Erreakzioak: UPyD

Maneiro: 'ETAren proiektu politikoa garaitu behar dute demokratek'

Erakunde terroristak "borroka militarra galdu" duela baieztatu du ETAren komunikatuak, UPyDko legebiltzarkidearen hitzetan.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakunde terroristak "borroka militarra galdu" duela baieztatu du ETAren komunikatuak, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak azaldu duenez. Ondorioz, orain demokratek "ETAren demokraziaren aurkako egitasmo politikoa garaitu behar dute", erantsi du.

ETAk komunikatuan erabiltzen dituen hitzak arbuiatu ditu Maneirok. Euskal Herria eta gatazka politikoa aintzat hartzeko eskatu du erakunde terroristak. Komunikatuak "demokrazia eta haren arauak" onartzen ez dituela azaltzen du. ETAk "politika baldintzatzen" jarraitu nahi du eta "gainera, bere historiarekin harro dago", Maneiroren hitzetan.

UPyDren ustez, ETAk "baldintzarik gabe desagertu behar du, armak entregatu eta justiziari lagundu behar dio", hori da erakunde terroristak egin behar duena, baina ez du horretarako konpromisorik.

Horregatik, erakunde gisa ETA garaitzeko demokratek egin beharrekoa garrantzitsuena dela adierazi du Maneirok, "baina baita erakunde terroristaren proiektu politikoa garaitzeko ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea