Politika -
ETAren komunikatua
Durao Barrosok bere 'poz sakona' azaldu du 'gertaera historikoagatik'
Europar Batzordearen presidenteak esan duenez, "Espainiako herritar eta erakunde guztiak zoriondu nahi ditut hainbeste urtetako ahaleginen ondoren lortutako garaipenagatik"
Erredakzioa
Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordearen presidenteak bere "poz sakona" adierazi du ETAk behin betiko jarduera armatua utziko duela iragarri duelako eta, bere ustez, "hainbeste urtetan izua, ikara eta gizarte espainiarraren kontrako erasoak eten dituen gertaera historikoa da".
"Europar Batzordearen eta nire izenean ni poz sakona adierazi nahi dut, ETAk behin betiko jarduera armatua utzi duela jakin eta gero", esan du Barrosok ohar batean.
"Herritarrak eta erakunde espainiar guztiak zoriondu nahi ditut hainbeste urtetako ahaleginen ondoren lortutako garaipenagatik, une batean ere ez terrorismoaren kontrako borrokan etsi barik", adierazpenaren arabera.