Politika -
ETAren komunikatua
ETA ez da desegingo euskal hauteskundeak igaro arte, adituen arabera
Estatuko Segurtasun Indarrek esan dutenez, ETAren etorkizuna datozen euskal hauteskundeak baldintzatuta egongo da.
Erredakzioa
Estatuko Segurtasun Indarren informazio zerbitzuen analisten hipotesiaren arabera, ETA ez da desegingo 2013ko euskal hauteskundeak pasatu eta gero, eta hori ezker abertzalearen hauteskunde horietako emaitzak baldinzatuta izango da.
Hori da terrorismoaren kontrako iturriek esandakoa. Halaber, ETAk jarduera armatua utzi duela iragartzen zuen komunikatuaren aurrean "kontuz" eta "zuhurtzia handiz" jokatzen ari direla esan dute, ETAk armak eman ez dituelako eta ez delako desegin.
Aipatutako iturrien hitzetan, ETAren etorkizunaren "gakoa" datozen euskal hauteskundeetan egongo da, litekeena abertzaleek nagusitasuna lortzea baita.
Egoera horretan, eta subiranotasun eta independentziaren aldeko alderdien eta gainerakoen arteko borroka berria kontuan hartuta, Estatuaren Segurtasun Indarrek uste dute baliteke ETA berriro jarduera armatura bueltatzea, Euskal Herriaren erabakitzeko gaitasuna "defendatzeko".