Politika -

ETA-REN ADIERAZPENA

Elkarrizketak bidea hartu du Euskadin

Demokrazian lehen aldiz, euskal indar politikoak alderdi guztien arteko elkarrizketa prozesu bat irekitzeko egoeran daude, sentsibilitate politiko guztiekin eta ETAren mehatxurik gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokrazian lehen aldiz, euskal indar politikoak alderdi guztien arteko elkarrizketa prozesu bat irekitzeko egoeran daude, sentsibilitate politiko guztiekin eta ETAren mehatxurik gabe. Patxi Lopez lehendakariak aro berri honi hasiera eman zion atzo, indar politiko guztiak (ezker abertzalea barne) deituko dituela iragarrita.

Patxi Lopez lehendakariak iragarri du instituzioetan ordezkaritza duten alderdi politiko eta koalizio guztiekin bilerak deituko dituela, "aro berri honetan ahalik eta batasun handiena" lortzeko asmoz. Baina "lasaitasuna eta zuhurtzia" eskatu ditu, "akatsik ez egiteko".

Patxi Lopezek ezohiko Gobernu Bilera deitu Lehendakaritzan, ETAk jarduera armatua amaitutzat eman ostean ireki den testuinguru berria aztertzeko eta ondoren agerraldia egin du, Jaurlaritzako sailburu guztiak alboan zituela.

Euskadirentzat aro politiko berria dela esan dute indar politiko gehienek. Alderdi Popularrak baina,berretsi egin du ETA desegin arte ez dela ezker abertzalearekin hitz egitera eseriko.

Euskadi "zoriontasun indibidualeko eta kolektiboko unea bizitzen ari da", esan du EAJko presidenteak. Hala ere, "dena ez dago eginda", ohartarazi du Urkulluk, izan ere, adiskidetzea, elkarbizitza eta bakea lortzeko lan egitea beharrezkoa da.

Ezker abertzaleak, bestalde, argitzeko gelditzen diren gaiak jorratzeko prozesu politiko bat ireki behar dela uste du, besteak beste, presoen egoera eta erabakitzeko eskubidea aitortzea aztertzeko. Horren harian, "gatazkaren amaiera ez da bukatzen ETAren iragarpenarekin", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea