Politika -

Espainiako monarkia

Juan Carlos I.ak ia 10 milioi euro ditu Jersey uharteko zerga-paradisuan

Kapitalen Zuritzea Prebenitzeko Zerbitzuak (Sepblac) Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari abisua eman dio, errege emerituaren dirutza Jersey uhartean ezkutaturik aurkitu ondoren.

Juan Carlos I.a eta Sofia. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a eta Sofia. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a eta Sofia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege emerituak ia 10 milioi euro ditu kontu aktibo batean, Jersey uhartean. Gainera, Juan Carlos I.a diru hori zerga-paradisuko kontutik mugitzen saiatu da orain dela gutxi, LaSexta telebistak jakitera eman duenez.

Kapitalen Zuritzea Prebenitzeko Zerbitzuak (Sepblac) Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari abisua eman dio, errege emerituaren dirutza Jersey uhartean ezkutaturik aurkitu ondoren.

Horrela, Fiskaltzak ikerbide berri bat abiatu du, ‘trust’ bat ikertzeko. Juan Carlos I.a onuraduna izango litzateke. Kontu korronteak antzeko beste finantza figura batean ditu sustraiak, 90ko hamarkadan Canal uharteetan osatutako beste funts batean, hain zuzen ere.

Dirutza berria 2005ean lekualdatu zuten ‘trust’ horretara. Gutxienez bost milioi euro mugitu ditu, El Mundok ostiralean aurreratu zuenez.

Honenbestez, errege emerituaren aurkako hirugarren ikerketa bat abiatu dute, nahiz hasierako fasean besterik ez egon. Aurreko bi ikerketetan bezala, Auzitegi Goreneko Fiskaltza arduratuko da ikerbideaz, Alejandro Luzon Ustelkeriaren Aurkako fiskalburuaren lankidetzarekin.

Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiak azaldu duenez, oraindik ikerketari formalki eman behar diote hasiera.

Esan bezala, errege emerituaren aurkako hirugarren ikerketa da. Dagoeneko bi abian zituzten. Horietako bat Mekako abiadura handiko trenaren balizko komisioengatik zabaldu zuten, baina baliteke artxibatzea, orain arte Felipe VI.aren aitaren kontrako delitu zantzurik aurkitu ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Auzitegi Gorena Espainiako Felipe VI.a Delituak Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak