Politika -

ETAren adierazpena

PSN: 'Bazterketarik gabeko elkarbizitza demokratikoa bermatuko dugu'

Halaber, Nafarroako Alderdi Sozialistako Lurralde Batzordeak "poztasuna" azaldu du, "ETAren gaineko demokraziaren eta Zuzenbidezko Estatuaren garaipenagatik".

Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Alderdi Sozialistako Lurralde Batzordeak ebazpen bat adostu du larunbat honetan "ETAren gainean demokraziak eta Zuzenbidezko Estatuak lortutako garaipenagatik" poztasuna adierazteko. PSNk, inongo bazterketa politikorik gabe, elkarbizitza demokratikoa bermatzeko hitza eman du.

Lurralde Batzordeak aho batez onartutako ebazpen honetan "terrorismoaren biktimek eta senitarkoek izandako ausardia, duintasuna eta erresistentzia" azpimarratu dute.

Halaber, Nafarroako Alderdi Sozialistak "inongo bazterketa politikorik gabe, elkarbizitza demokratikoa bermatzeko" hitza eman du. Gainera, "elkarbizitza hori lortzeko prozesuan eragile aktiboa izango da PSN eta ez dugu elkarrizketetan mugarik izango, hau da, Nafarroako Parlamentuko indar politiko guztiekin hitz egingo dugu".

"Espainiako Konstituzioaren eta Foruaren Hobekuntzaren esparruan, etorkizunean Nafarroako herritarrek erabakitzeko eskubide izan dezaten, horren bermea izango gara, beti ere ezkertiarreko ideiak defendatuz", azpimarratu du PSNk. Gainera, alderdi politikoei "zuhurtziaz eta erantzukinaz" aritzeko eskaera egin diete, "ireki zaigun terrorismorik gabeko elkarbizitzaren garai berri baten eztabaida abian jartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea