Politika -

Ekitaldi politikoa Gasteizen

Jaureguik lehendakariari laguntzeko eskatu die PPri eta EAJri

Ezker abertzalekoak "demokraziara ekarri" behar dituztela adierazi du Arabako hautagaiak. Bere hitzetan, balio konstituzionalak onartu behar dituzte, gaur egun "ez baitakite zer diren ere".

Jauregui, Eduardo Madina eta Odon Elorza PSE-EEko zerrendaburuekin. Argazkia: Efe.
Berdintasuna eta emakumeen egoera mintzagai izan dute PSEko hautagaiek

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariari bakea erakikitzen laguntzeko eskatu die PPri eta EAJri Ramon Jauregui Presidentetzako ministroak. Bake hori elkarbizitza demokratikoan, tolerantean, adiskidetuan, eta balioetan oinarrituta egon behar du eta "indarkeriaren azpikultura" desegitearen alde agertu da, oraindik bizirik jarraitzen baitu.

Jauregui PSE-EEren Kongresurako Arabako zerrendaburua da eta Gasteizen izan da Eduardo Madina eta Odon Elorza Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuekin batera egon da Gasteizen egindako ekitaldi politikoan. Bertan emakumezkoen talde batekin bildu dira berdintasunaren alorrean dituzten proposamenak azaltzeko.

Ekitaldi horretan adierazi duenez, ETAk ekintza armatuen amaiera iragarTZeko kaleratutako komunikatuari esker, lehen bizkartzainekin eta bildurrarekin bizi ziren euskal herritarrak gainontzekoak bezalakoak dira, baina oraindik "dena eginda" esaterik ez dagoela gaineratu du.

"Demokraziara ekarri behar ditugu"

Presidentetzako ministroa "kezkatuta" agertu da hainbeste denboran "terroristen izugarrikeria" babestu dutenek euren konbertsioa taktikoa dela pentsatzeagaitik, eta ez "uste sendo morala".

"Demokraziara ekarri behar ditugu", azpimarratu du Jaureguik. Lan horrek denbora luzea beharko du arau demokratikoak eta balio konstituzionalak onartu arte, izan ere, gaur egun "ez dakite zer diren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea