Politika -
Ekitaldi politikoa Granadan
ETAren aurrean ez dutela 'guardia jaitsiko' esan du Rubalcabak
ETAk adierazpena kaleratu eta hiru egunera, Rubalcabak azpimarratu egin du ETAk "beste erremediorik ez zuelako" egin zuela iragarpena.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Presidentetzarako hautagai sozialistak ETAk iragarritako indarkeriaren behin betiko amaiera ospatu du. Hala ere, biktimak gogoan eduki nahi izan ditu eta ez dutela "guardia jaitsiko" azpimarratu du.
Granadako Atarfe herriko zezen plazan egindako ekitaldian 10.000 pertsona inguru bildu dira. Rubalcabak Rafael Leiva ETAk Bilbon, 1995.urtean, hildako polizia gogora ekarri du, Atarfekoa, eta ETAren 829 hilketen minak "betiko" iraungo duela adierazi du.
ETAk adierazpena kaleratu eta hiru egunera, Rubalcabak azpimarratu egin du ETAk "beste erremediorik ez zuelako" egin duela iragarpena. Gainera, taldearen "fanatismoak" ez duela ezertarako balio izan azpimarratu du.
Hala ere, "asko hil zutenek hiltzeari utzi izana" ospatu du eta historia berridatzi dezaten saihesteko, espainiarerek urte askotan pairatutako "mina" eta "sufrimendua" gogoan edukitzeko deia egin du.