Politika -
Gadafi harrapatu ondoren
Trantsiziorako Kontseiluak 'Libiaren askapen osoa' iragarri du
Milaka pertsona pozez oihuka hasi dira eta bandera gorri, beltz eta berdea atera dute, matxinoek Gadafi koronelaren erregimenaren aurka altzatu zirenetik erabilitako berbera.
Libiako Trantsizio Kontseilu Nazionalak (CNT) "Libia herriaren askapen osoa" iragarri du Bengasi hiriko Tahrir plazan ospatutako ekitaldi jendetsuan.
CNTko bozeramaile batek "Libiaren askapena" ofizialki iragarri duenean, milaka pertsona pozez oihuka hasi dira eta bandera gorri, beltz eta berdea atera dute, matxinoek Gadafi koronelaren erregimenaren aurka altzatu zirenetik erabilitako berbera.
Herrialde osoa abuztuaren amaieratik kontrolpean duten arren, CNTk ez zuen Libiako askapena eta gerraren amaiera ofizialki iragarri nahi Gadafi diktadorea harrapatu arte. Gadafi iragan ostegunean hil zuten Sirte jaioterritik ihes egiten saiatzen ari zenean.
"Mundu osoari esaten diogu gure herri maitea askatu egin dugula; hiriak, herriak, mendiak, basamortuak eta zeruak aske daude", esan du ekitaldi hasieran CNTko bozeramaile batek.