Politika -

Lehendakaria-Urkullu bilera

Alderdien Legea indargabetzea proposatu du Urkulluk

Halaber, EAJko presidenteak hauteskundeak aurreratzea aztertzea eskatu dio lehendakariari.

Iñigo Urkullu, artxiboko argazki batean. EFE
Iñigo Urkullu, artxiboko argazki batean. EFE
Lehendakariak Urkullurekin hasi du bilera-sorta

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Alderdien Legea indargabetzea eta kartzela politikak malgutzea proposatu du, indarkeriaren amaieran eta normalizazio politikoan aurrera egiteko.

Urkulluk ordubetez Patxi Lopez lehendakariarekin batzartu eta gero egin ditu adierazpenok. Bi buruzagiak Lehendakaritzan bildu dira, ETAk indarkeriaren amaieraren berri eman eta gero Patxi Lopezek iragarritako bilera-sortaren baitan.

Bileraren ostean egindako prentsaurreko batean, Urkulluk azaldu du Espainiako Gobernuak "salbuespen neurriak" indargabetzeko beharra helarazi diola lehendakariari.

Horren ildotik, buruzagi jeltzaleak gogorarazi du bete egin dela Aieteko Adierazpenaren lehen puntua (ETAri indarkeriaren amaiera iragartzea exijitzen ziona), eta beraz, Alderdien Legea eta Parot Doktrina indargabetzea eta espetxe politikak malgutzea eskatu du, besteak beste.

Urkulluk terrorismoaren biktimen aldeko politikekin jarraitzeko dei egin du, eta "premiazkoa" ikusten du ezker abertzaleak biktimak aintzatestea.

Hauteskundeak aurreratzea

Bestalde, EAJko presidenteak Euskadin hauteskundeak aurreratzea aztertzea eskatu dio Patxi Lopezi, "aukera politiko guztiak lehenbailehen erakunde guztietan egon daitezen".

Buruzagi jeltzaleak ukatu egin du hauteskundeak aurreratzea exijitu izana, baina aitortu egin du aukera horri buruz "hausnarketa" egiteko dei egin diola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea