Politika -
Bikoiztasunak ekiditeko
Jauregui: 'Beharrezkoa da udalak uztartzea eta aldundiak kentzea'
Presidentziako ministroaren ustetan, administrazio publikoen bikoiztasunak saihesteko nahitaezkoa da autonomia-erkidegoek aldundien eskumenak bereganatzea.
Erredakzioa
Ramon Jauregui Presidentziako ministroaren aburuz, administrazio publikoen bikoiztasunak ekiditeko beharrezkoa da udalak uztartzea, autonomia-erkidegoek aldundien eskumenak bereganatzea eta erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak hobetzea. Valladoliden egin ditu Jaureguik adierazpen horiek, Familia Enpresaren XIV. Kongresu Nazionala inauguratzeko ekitaldian.
Ministroaren ustetan, nahitaezkoa da autonomia-erkidegoek aldundien eskuduntzak bere gain hartzea eta horiek desagerraraztea. Horrez gainera, erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanetan hobetzeko "gauza anitz" daudela esan du.
Horren aurrean, Jaureguik koordinazio politika baten alde egin du, administrazioen artean "tentsio, desadostasun eta desleialtasun handiak" izan direlako eta daudelako oraindik ere, eta "asko dago hobetzeko", gaineratu du. "Beharrezkoa da arazo honi heltzea, Autonomien Estatua garatzea, eta Espainiak beharrezko atxikipenak izaten jarrai dezan, bizkarrezurra izaten jarraitzeko".