Politika -

ETAren adierazpena

Elorzak Sortu legeztatzea eta Otegiren zigorra berrikustea eskatu du

Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren ustez, biktimek ezin dute prozesuaren ikusle soilak izan, baina azpimarratu duenez, ezin dute gobernuek bakea bermatzeko eman beharreko pausoen inguruan erabaki.

Odon Elorza Donostiako alkate ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Odon Elorza Donostiako alkate ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Odon Elorza Donostiako alkate ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza Donostiako alkate ohiak eta PSE-EEren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia espetxean mantentzen duen zigorra berrikusteko eskaera egin du, baita Sorturen legeztatzea ere.

Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegiri 10 urteko kartzela zigorra ezarri dio orain gutxi Bateragune auzia dela eta, Odon Elorzak Rac1 irratian esan duenez, Otegi izan da "Batasunak eta ETAk beste bide estrategiko bat har zezaten" izandako mugimenduen liderra.

Otegik epaiaren kontrako helegitea jarri ostean, Elorzak zigorra berrikusiko duten konfiantza duela azaldu du, eta halaber, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu duela iragarri eta gero "barkamenaren eskaera" eta "hainbeste urtetan biktimei sortutako minaren" errekonozimendua egitea egokia dela iritzi dio.

Elorzaren ustez, biktimek ezin dute prozesuaren ikusle soilak izan, alderik ahulena baitira, baina azpimarratu duenez, ezin dute gobernuek behin betiko bakea bermatzeko eman behar dituzten pausoen inguruan erabaki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea