Politika -
Peace programa eskatu du
EAJk terrorismoaren biktimak omendu ditu Estrasburgon
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Europako erakundeen inplikazioa eskatu du ETAren adierazpenaren ostean Euskadin irekitako bake prozesuan.
Erredakzioa
Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak Estrasburgoko Europako Parlamentuaren osoko bilkuran terrorismoaren biktimak "omentzeko txalo bero bat eta babesa" eskatu du, eta Europako erakundeei, jarduera armatua behin betiko utzi duela dioen ETAren adierazpenaren ostean, Euskadin irekitako bake prozesuan inplikatzeko deia egin die.
Bilbaok Peace programaren euskal bertsioa ere eskatu du; programa horretan Europako erakundeek Ipar Irlandako indarkeriaren ondorioen ebazpenean parte hartu zuten.
"Laguntza behar dugu, era horretan errazagoa izango da bakea indartzea, bizikidetza hobetzea, adiskidetza lantzea eta memoria erabiltzea, akatsik ez errepikatzeko eta ondorioak konpontzeko", nabarmendu du .
EAJko eurodiputatuak ETAren iragarpena "euren porrotaren erakusle" dela esan du, eta "euskaldunontzat poztasunez betetako egunotan" ez dugula "inoiz onartu gure izenean hiltzea" gaineratu du.
"Justizia, elkartasuna eta errespetua zor diegu, horregatik ixiltasunezko hainbat minutu merezi dituzten txaloengatik aldatzea proposatzen dizuet", adierazi du, Euroganberaren erantzuna eskertzeko.