Politika -
Katalunia
Josep Lluis Trapero, berriz ere Esquadra Mossoen buruzagi
Auzitegi Nazionalak absolbitu ostean, Generalitateko Barne kontseilariak Esquadra Mossoen buruzagitzara itzultzea eskaini dio. Espainiako Gobernuak kendu zuen kargutik, 155. artikulua baliatuz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Miquel Samper Generalitateko Barne kontseilariak berriz ere Esquadra Mossoen buruzagi izateko aukera eskaini dio Josep Lluis Traperori, Auzitegi Nazionalak bere aurka abiatutako auzian absolbituta geratu ostean.
Espainiako Gobernuak kendu zuen kargu horretatik, 2017ko urrian, Kataluniako erreferendumaren ondotik, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuta.
Trapero matxinada delitua egotzita epaitu zuten, baina azkenean absolbitu egin zuten. Epaia joan den urriaren 21ean eman zuten.
Prozesu judiziala amaituta, Samperrek lehengo kargura itzultzea proposatu zion Traperori. Honek egun batzuk eskatu zizkion erantzuna emateko eta orain eskaintza onartu duela jakinarazi du Barne Kontseilaritzak.
Samperrek zehaztu du Trapero "berehala" bueltatuko dela Esquadra Mossoen zuzendaritzara.
Halaber, Eduard Sallent egungo buruzagiari esker ona adierazi dio egindako langatik. 2019ko ekainetik egon da kargu horretan.