Politika -
Bilera-sorta
Ezker Abertzalea: 'Logikoa da hauteskundeen aurrerapena eskatzea'
Bestalde, Pello Urizarrek esan duenez, Lehendakaritzarekin ari dira hizketan bilera-sortan indar-politiko guztiak egon daitezen.
Erredakzioa
Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak euskal hauteskunde autonomikoen aurrerapena eskatzea "logikoa" dela uste dute. Horien arabera, egungo Jaurlaritza, "iruzurreko" Gobernu bat da, eta instituzioek "hiritarren nahiak ordezkatu behar dituzte".
Adierazpen hauek Gernikako Akordioaren sinatzaileek egindako prentsaurreko batean egin dituzte. Bertan, Maribi Ugarteburu, Rufi Etxeberria, Pello Urizar eta Oskar Matute izan dira, besteak beste.
Bestalde, EAko idazkari nagusia eta Bilduko bozeramaileak, Pello Urizarrek, esan duenez, Lehendakaritzarekin ari dira hizketan ETAren iragarpenaren ondoren Patxi Lopezek hasitako bilera-sortan indar-politiko guztiak, ezker abertzalea bereziki, egon daitezen.