Politika -

Akordio konstituziogilea

EAJk akordio bat berretsiko du 2015ean 'Euskadi aske berriarentzat'

Iñigo Urkulluk esan duenez, Gorteetako hurrengo agintaldi parlamentarioak "nahi dugun Euskadi berriarentzat konstituziogilea den akordio bati bide eman behar dio".

Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren EBBko presidentearen, Iñigo Urkulluren, arabera, akordio konstituziogile bat berretsiko du 2015ean, Gorte Nagusietan, "Euskadi aske eta baketsu berriarentzat".

Urkulluk Gernikako Batzar Etxean egin ditu adierazpen hauek. Gernikako Estatutuaren onarpena dela eta, Eusko Jaurlaritzak arratsalde honetarako antolatu duen ospakizunera joango ez diren EAJko kideak izan dira bertan.

Alderdi jeltzaleko burua esan duenez, "aniztasun politikoaren berrezkuratzearekin" eta "indarkeriaren behin betiko desagerpenarrekin", Gorteetako hurrengo agintaldi parlamentarioak "nahi dugun Euskadi berriarentzat konstituziogilea den akordio bati bide eman behar dio".

Urkulluk azpimarratu duenaren arabera, ituna eta politika alorreko akordioa oinarri dituen estatus berri bat lortzea da helburua, eta baita "aldebikaritasuna" eta bermeak alor juridikoan ere. "Euskadik nahi eta ahal du. Euskadik bere errealitate nazionalaren onarpena, munduan hitza izan eta bere etorkizuna aske erabaki nahi du", esan du alderdi jeltzaleko buruak. Bere helburua "Euskadi, Europako nazio bat" dela ere esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea