Politika -

Moncloa

Presoak eta Alderdien Legea, Zapatero-Urkullu bileraren gai nagusiak

ETAk agiria kaleratu aurretik hitzartutako batzarra da eta hasierako helburua "EAJk Espainia gobernatzeko emandako laguntza" aitortzea zen. Biera 10:00etan hasi da.

Iñigo Urkullu EAJren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJren presidentea, artxiboko irudian.
Iñigo Urkullu EAJren presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Iñigo Urkullu EAJren burua jasoko du gaur Moncloa Jauregian. Urkulluk lehendakariari egin zizkion eskakizunak izango ditu hizpide, beraz, Alderdien Legea bertan behera uztea eta euskal presoekiko malgutasuna eskatuko dio Espainiako presidenteari.

Gobernuko iturriek azaldu dutenez, Zapaterok eskerrak emango dizkio Urkulluri ETAren indarkeria amaitzeko egindako lanagatik.

Aipatu iturrien arabera, bilera duela asko zegoen hitzartuta Gobernuak eta EAJk legegintzaldian izan duten harremana baloratzeko. Zapaterok "EAJk Espainia gobernatzeko emandako laguntza" aitortu nahi zuen.

Baina ETAk jarduera armatua amaitzea erabaki ondoren, Espainiako Gobernuak eta EAJk bake prozesuaz hitz egingo dute. Hori horrela, Urkulluk Patxi Lopez lehendakariari egindako eskariak eramango ditu Madilera, eta Alderdien Legea bertan behera uztea eta bake eta normalkuntza prozesua bizkortzeko presoekin malgutasuna izatea eskatuko dio Zapaterori.

Ziurrenik ez du Zapateroren erantzun zehatzik jasoko, izan ere, behin eta berriz esan du ETAren erabakiaren ondorengo prozesua azaroaren 20ko hauteskundeetatik ateratzen den Gobernuak kudeatu beharko duela.

Zapateroren eta Urkulluren bilera 10:00etan hasiko da gaur, lehendakariak Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea jasotzen duen une berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea