Politika -
Lehendakari-Basagoiti bilera
'Presoak demokraziara ekartzeko ahalegina' eskatu du lehendakariak
Basagoitirekin bildu ostean, Patxi Lopezek berretsi du aro berriak "erantzukizuna eta zuhurtzia" eskatzen dituela. Urteetako indarkeriak eragindako zauriak "asteetan ixtea" ezinezkoa dela erantsi du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendekariak demokrazia irabazteko ahalegin bat egin behar dela azaldu die terrorismoagatik kondenatuak izan diren pertsonei, "justiziatik eta legezkotasunetik".
Patxi Lopez astearte honetan Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentearekin bildu da, ETAk jarduera armatua behin betiko utzi duela iragarri ostean, hasitako kontaktuen errondarekin.
Bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak publiko egindako ohar baten bidez,lehendakariak Basagoitiri "zauriei eta arazoei aste batzuetan irtenbidea aurkitu nahi dietenak oker" daudela esan diola jakinarazi du.
Patxi Lopezek adierazi duenez, argi dute "terrorismoaren ondorioei aurre egiteko eman ditzaketen eta eman behar dituzten pausoak", eta "arrasto totalitario guztiak esparru guztietan" gainditu behar direla gaineratu du, "askatasuna eta bizikidetza egonkortzeko".
Lopezek eta Basagoiti bat etorri dira ETAren adierazpenera eta demokraziaren garaipenera eraman duten arrazoien inguruan.
Lehendakariaren hitzetan, ez da gauzak "azkartzeko" unea, "erantzukinerako eta lasaitasunerako" unea baizik, horregatik "terrorismoaren osteko Euskadiko agenda ez du totaritarismorik demokraziarako bidea egin behar dutenen interes partikularrak nagusitu behar".
Halaber, agenda, ezin dutela urduritasun handiegia erakusten dutenen beharrek markatu gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna "askatasunaren bizikidetza egonkortzea" izango da, "terrorismoaren mehatxurik gabe, eta jarduera ekonomikoaren eta enplegua berreskuratuta".