Politika -

ETAren adierazpena

Bizkaiko Aldundiak 'Bakea behar dugu' kartela kenduko du

Foru Gobernuak terrorismoaren amaierari buruzko adierazpen bat onartuko du ostegun honetan, eta ondoren kartela kenduko dute. Bildu ez da joango ekitaldira.

Kartela balkoian jarrita dago.
Kartela balkoian jarrita dago.
Kartela balkoian jarrita dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du bihar kendu egingo dutela Foru Jauregian eskegita dagoen "Bakea behar dugu" kartela.

Kartel hori 1997an jarri zuten erakunde guztietan, EAJk sustatuta.

Bilbon egindako agerraldi batean, ahaldun nagusiak azaldu du, ezohiko bilera batean, Foru Gobernuak terrorismoaren amaierari buruzko adierazpen bat onartuko duela, eta ondoren, kartela kenduko dutela.

Bilbaoren hitzetan, "kartel hori kentzea nire ametsetako bat zen".

Bildu ez da joango

Hain justu, Bilduko batzarkideek iragarri dute ez direla joango ekitaldia, "gatazka luzea ez baita amaitu".

Ohar batean, koalizio abertzaleak (12 batzarkide ditu) esan du "giza eskubideen errespetua oinarri duten normalizazioa, adiskidetzea eta bakea atzeraezinak" badira ere, "sufrimendu handia sortu duen gatazka luzea ez da oraindik konpondu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea