Politika -

Lehendakaria-PSE bilera

Biktimak kontuan hartzen lehenak izatea eskatu du PSEk

Mikel Torres PSEren Gobernuko Koordinazio idazkariak gertatutakoa "memoriatik" idazteko eskatu du eta, horretarako, biktimek egon behar dutela erdigunean.

PSE eta lehendakariaren arteko bilera. Argazkia: EFE
PSE eta lehendakariaren arteko bilera. Argazkia: EFE
Lehendakaria PSEko ordezkariekin bildu da

01:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Torres PSEren Gobernuko Koordinazio idazkariak geratutakoa "memoriatik" idazteko eskatu du eta, horretarako, biktimek egon behar dutela erdigunean gaineratu du, Patxi Lopez lehendakariarekin asteazken honetan egindako bileran.

Lopez Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan, Mikel Torres PSEren Gobernuko Koordinazio idazkariarekin eta Anfoso Gil Antolakuntza idazkariarekin izan da, ETAren adierazpenaren ostean ireki duen kontaktuen errondan.

Euskal gizarteak ez diola "ezer zor" indarkeriazko ekintzei, Torresek gertatutakoa "memoriatik" idazteko eskatu du eta, horretarako, biktimek egon behar dutela erdigunean gaineratu du.

Halaber, "presa asko dutenak" kritikatu ditu, eta demokrazia "oinarri irmoen gainean" eraikitzen dela gogoratu die.

Euskal sozialisten buruak Patxi Lopezen papera gogoan hartu du prozesu honetan, eta "bakearen lehendakaritzat" hartu du.

PSE Batzorde Nazionalarekin bilduko da igandean, egoera politiko eta sozial berria aztertzeko eta estrategiak zehazteko askatasuna eta bizikidetza egonkortzeko asmoz, ETAk jarduera armatua behin betiko utzi duela iragarri ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea