Politika -

Bilatze eta harrapatze ordena

Ibai Peña atxilotu eta askatu dute Baionan, euroagindua iraungita

Lehenengo atxiloketa da ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik. Frantziako Polizia da atxilotu duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Ibai Peña atxilotu du gaur Baionan, baina, ordu batzuk geroago, aske utzi behar izan du, erabilitako euroagindua iraungita zegoelako. ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik egindako lehenego atxiloketa izan da.

Peña urtarrilean atxilotu zuen Frantziako Poliziak aurrenekoz, egindako kontrol baten ostean. Atxilotzeko agindu bat igorri zuten, 2009ko maiatzean Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Peña, Igor Mayora Zumeagarekin batera, ez zen epaiketa batera aurkeztu. Horretan, fiskalak bederatzi urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, 2006an kale borrokako ekintzetan parte hartzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea