Politika -

Polizia-operazioa

ATAko bi kide atxilotu dituzte Bizkaian, Auzitegi Nazionalak aginduta

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak jakinarazi duenez, Valentina Morisolli eta Gaizka Astorkizaga dira atxilotuak. Ertzaintzak haien etxebizitzak miatu ditu.

ATAk Bilbon egindako mobilizazio bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
ATAk Bilbon egindako mobilizazio bat.
ATAk Bilbon egindako mobilizazio bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko bi kide atxilotu ditu Bizkaian, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, talde horrek ohar bidez jakinarazi duenez.  

Ertzaintzak atxiloketak izan direla baieztatu du, baina ez du datu gehiagorik eman eta ez du zehaztu operazioaren arrazoia zein den.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak azaldu duenez, Usansoloko (Galdakao) Valentina Morisolli eta Ibarrangeluko Gaizka Astorkizaga preso ohia dira atxilotutako lagunak. Ertzaintzak haien etxebizitzak miatu ditu.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak esan du atxiloketak egiteko agindua Auzitegi Nazionalak eman duela eta Ertzaintzak polizia judizial gisa parte hartu duela operazioan. Atxilotuak datozen orduetan eramango dituzte Madrilera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak