Politika -

Lehendakaria-Aralar bilera

Aralarrek alderdi guztiek 'onartu dezaketen' leloa eskatu du

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak esan du une hauetan lehentasuna biktimek eta ETAren presoek dutela.

Lehendakariaren eta Aralarren arteko bilera. Argazkia: EFE
Lehendakariaren eta Aralarren arteko bilera. Argazkia: EFE
Lehendakariaren eta Aralarreko ordezkarien arteko bilera

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak alderdiekin negoziatzen duen deialdia hiritarrek terrorismoaren amaiera ospatzeko "indar politiko guztiek onartu dezakaten" goiburu batean oinarritu behar duela defendatu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea nagusiak asteazken honetan. Zabaletak adierazi du une hauetan lehentasuna biktimek eta ETAren presoek dutela.

Zabaletak eta Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztu Legebiltzarkideek osatutako Aralarreko Ordezkaritza arratsalde honetan bildu da Patxi Lopez lehendakariarekin, azken horrek euskal alderdiekin irekitako kontaktuen errondaren barnean, ETAk jarduera armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiaren ostean irekitako egoera politiko eta soziala aztertzeko.

Zabaletak bileraren ostean prentsaurreko bat eman du eta "bakea politikarekin ez" nahasteko beharra adierazi du, baina horrek ez duela esan nahi politikak paper bat bete behar ez duenik. Eta horren funtzioa, esan duenez, "gizarte orekatu eta begirunetsu baten mugimenduan laguntzea da, harremanak ezberdintasun ideologikoen, eztabaiden eta borroka politikoaren gainetik dauden leku batean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea