Politika -

Gutuna espetxetik

ETA desegitea eskatzeak heldutasun eza erakusten duela uste du Otegik

Ezker abertzaleko buruzagi ohiaren ustez, eskaera hori egiteak agerian uzten du alderdiek "beldurra" dutela Euskal Herrian "ireki den agertoki berriaren aurrean".

Arnaldo Otegi, Batasuneko buruzagi ohia. Argazkia: EFE.
ETA desegitea eskatzeak "heldutasunik eza" erakusten duela dio Otegik

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA "desegitea" eskatzeak "heldutasunik eza" erakusten duela esan du Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohiak. Bere hitzetan, eskaera hori egiteak, Euskal Herrian "ireki den agertoki berriaren aurrean" alderdi politikoek duten "beldurra" erakutsi egiten du.

Horrez gain, "indarkeriaren ondorioak pairatu dituztenei eta oraindik ere indarkeria pairatzen ari direnei" errespetua erakutsi nahi izan die, Logroñoko espetxetik idatzitako gutun batean. Hala ere, ez ditu terrorismoaren biktimak espresuki aipatu eta "hil diren kideei agur bero bat" bidali die.

Ezker abertzaleak "bakea ekartzeko" agintzaria "bete egin duela" gogoratu du Otegik. Horregatik, Espainiako Gobernuari euskal presoen "eskubide zibil eta politikoak urratzeari uzteko" exijitu dio.

Ezker abertzaleko buruzagi ohiak Patxi Lopez lehendakaria zoriundu egin du, "oroimen, justizia eta egia" aldarrikatzegatik. "Ezker abertzaleak betidanik eskatutako gauzak dira", esan du Otegik.

Hala ere, "egi osoa, oroimen osoa eta justizia dena" beharrezkoak direla zehaztu du, eta "zergaitiak aztertu" beharko direla gaineratu du.

ETAren erabaki "ausarta" goraipatu du Otegik. "Bide demokratikoen alde egin dugun apustu politikoaren zintzotasuna erakutsi du ETAren erabakiak, eztabaidarik gabe".

Orain, "herritarrek haien etorkizun politikoari buruz erabakiko dutena" errespetatzea "funtsezkoa" izango dela azpimarratu du Batasuneko buruzagi ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea