Politika -
Bake eta Elkarbizitzaren alde
Urkulluk atzera bota du Bakearen Kongresu bat egiteko proposamena
Lehendakariak eta Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak egindako proposamena da. Jeltzaleen buruak euskal alderdiei eskatu die ekimena hartzea.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren presidenteak atzera bota du Bakearen eta Elkarbizitzaren Nazioarteko Kongresu bat egiteko Patxi Lopez lehendakariak eta Antonio Basagoitik egindako proposamena.
EAJren Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kongresurako hautagaiak aurkeztu ondoren, gosari informatibo batean, azaldu duenez, EAJk estatus politiko berri bat lortzeko ekimena babestuko du, eta horretarako "alderdi politikoen arteko elkarrizketa politikoekiko konpromisoa" hartu du.
Urkulluren esanetan, ez dago Nazioarteko Kongresu bat egiteko beharrik. Izan ere, Euskal alderdi politikoak omen dira "proposamenak egin behar dituztenak, eztabaidarako gaitasuna dutenak eta erabateko autogobernua behar ote den adosteko ardura dutenak".