Politika -

Espioitza auzia

Fiskalak lau urteko kartzela-zigorra eskatu du Telleriaren kontra

EAJren Arabako burukide ohiak ezin badie isunei eta kalte-ordainei aurre egin, Eusko Jaurlaritzak hartu beharko du bere gain ordainketa arduradun zibil subsidiarioa delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Izagirre Arabako fiskalburuak lau urteko kartzela-zigorra eskatu du Aitor Telleria EAJko kide ohiaren eta bi ertzainen kontra sekretuen urraketa leporatuta, Arabako politikari eta pertsona ezagunak espiatzeagatik.

21 pertsona kaltetuei 342.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete hiruen artean, eta 540na euroko isuna ordaindu beharko dute. Auzipetuak isunei eta kalte-ordainei aurre egin ezinik geratzen badira, Eusko Jaurlaritzak hartu beharko du bere gain ordainketa arduradun zibil subsidiarioa delako.

Fiskalaren eskariarekin 15 hilabeteko instrukzioa amaituko da. Aitor Telleriaren bulegoaren miaketarekin hasi zen instrukzioa, Arabako EAJko beste kide batzuen kontra funtzionarioak erosteagatik hasitako ikerketaren harira.

Telleriaren ordenagailu batean atzemandako sei txostenetan, Arabako politikarien, enpresarien eta beste pertsona ezagun batzuen bizitza deskribatzen da. Hor erabaki zuen epaileak espioitzari buruzko ikerketa paralelo bat abiaraztea.

Fiskalaren esanetan, bi ertzainak (Informazio Unitateko burua eta bere azpiko bat) Telleriarekin jarri ziren harremanetan 2008ko ekaina baino lehen. Orduan Telleria EAJren Arabako Exekutibako kide zen eta izaera politikoko salaketak bideratzeaz arduratzen zen.

Ertzainek Telleriari informazioa pasatzea adostu zuten eta jarraitu beharreko pertsonen zerrendak egin zituzten.

Hori horrela, auzipetuek "ehunka" txosten aurkeztu zituzten. Horietan Patxi Lazcoz, Juan Carlos Alonso eta Txarli Prieto PSE-EEko kideei, Santiago Abascal PPko kideari, Arabako patronaleko kideei, kazetariei eta ertzainei buruzko informazioa zegoen.

Paperetan honelako esaldiak irakur zitezkeen: "Bartzelonako alkatea Udalak ordaindutako jet pribatu batean eraman zuten. Orain fakturak zatitzen ari dira ez nabaritzeko", "besteen dirua gastatzea gustatzen zaion pertsona bat da, gastuen eta fakturen jarraipena egiten badiogu zerbaitetan harrapatuko dugu", "CNIrentzat lan egiten duen pertsona bat da", "Abertzale kutsua duen oro gorrotatzen du", "Logia bateko kide izan da. Metadona sartzen du kartzeletan", "armak saltzen ditu".

Fiskaltzaren arabera, Informazio unitateak osatu zituen txosten horiekin eta "legez kanpoko informazio trafiko" horregatik "arrisku larrian jarri ziren aipatu pertsonen bizitza, segurtasuna eta ohorea".

Fiskalburuak 32 pertsona deitu nahi ditu lekuko gisa deklaratzera. Txostenean agertzen ziren politikariak izango dira batzuk, baina Alfredo de Miguel funtzionarioak erosteagatik auzipetutako buruzagi jeltzale ohia ere bai.

Josu Izagirre Arabako fiskalburuak lau urteko kartzela-zigorra eskatu du Aitor Telleria EAJko kide ohiaren eta bi ertzainen kontra sekretuen urraketa leporatuta, Arabako politikari eta pertsona ezagunak espiatzeagatik.21 pertsona kaltetuei 342.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete hiruen artean, eta 540na euroko isuna ordaindu beharko dute. Auzipetuak isunei eta kalte-ordainei aurre egin ezinik geratzen badira, Eusko Jaurlaritzak hartu beharko du bere gain ordainketa arduradun zibil subsidiarioa delako.Fiskalaren eskariarekin 15 hilabeteko instrukzioa amaituko da. Aitor Telleriaren bulegoaren miaketarekin hasi zen instrukzioa, Arabako EAJko beste kide batzuen kontra funtzionarioak erosteagatik hasitako ikerketaren harira.Telleriaren ordenagailu batean atzemandako sei txostenetan, Arabako politikarien, enpresarien eta beste pertsona ezagun batzuen bizitza deskribatzen da. Hor erabaki zuen epaileak espioitzari buruzko ikerketa paralelo bat abiaraztea.Fiskalaren esanetan, bi ertzainak (Informazio Unitateko burua eta bere azpiko bat) Telleriarekin jarri ziren harremanetan 2008ko ekaina baino lehen. Orduan Telleria EAJren Arabako Exekutibako kide zen eta izaera politikoko salaketak bideratzeaz arduratzen zen.Ertzainek Telleriari informazioa pasatzea adostu zuten eta jarraitu beharreko pertsonen zerrendak egin zituzten.Hori horrela, auzipetuek "ehunka" txosten aurkeztu zituzten. Horietan Patxi Lazcoz, Juan Carlos Alonso eta Txarli Prieto PSE-EEko kideei, Santiago Abascal PPko kideari, Arabako patronaleko kideei, kazetariei eta ertzainei buruzko informazioa zegoen.Paperetan honelako esaldiak irakur zitezkeen: "Bartzelonako alkatea Udalak ordaindutako jet pribatu batean eraman zuten. Orain fakturak zatitzen ari dira ez nabaritzeko", "besteen dirua gastatzea gustatzen zaion pertsona bat da, gastuen eta fakturen jarraipena egiten badiogu zerbaitetan harrapatuko dugu", "CNIrentzat lan egiten duen pertsona bat da", "Abertzale kutsua duen oro gorrotatzen du", "Logia bateko kide izan da. Metadona sartzen du kartzeletan", "armak saltzen ditu".Fiskaltzaren arabera, Informazio unitateak osatu zituen txosten horiekin eta "legez kanpoko informazio trafiko" horregatik "arrisku larrian jarri ziren aipatu pertsonen bizitza, segurtasuna eta ohorea".Fiskalburuak 32 pertsona deitu nahi ditu lekuko gisa deklaratzera. Txostenean agertzen ziren politikariak izango dira batzuk, baina Alfredo de Miguel funtzionarioak erosteagatik auzipetutako buruzagi jeltzale ohia ere bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Ertzaintza Araba Epaiketak albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espioitza