Politika -
AVTrekin bilera
ETAri 'ezer ez emateko konpromisoa' agindu die Rajoyk bitkimei
Rajoy Terrorismoaren Biktimen Elkarteko zuzendariarekin bildu da ETAren adierazpenaren ondoren sortutako egoera aztertzeko. Popularren liderrak espetxe politikan irmo jarraituko duela hitz eman die.
Erredakzioa
Mariano Rajoy PPko presidenteak azaroaren 20ko hauteskundeak irabaziz gero ETAri "ezer ez emateko konpromisoa" agindu die biktimei.
Alderdi Popularreko presidentea eta Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea ETAren agiriaren ondoren sortutako egoera aztertzeko bildu dira goizean, PPk Madrilgo Genova kalean duen egoitzan.
"Rajoy boterera heltzen bada, ETArekin ez negoziatzeko eta ezer ez emateko konpromisoa hartu du", esan du Pedrazak pozik bilera amaitu ostean.
ETAko presoen inguruko espetxe politika erlaxatuko ote den beldur dela esan dio Pedrazak Rajoyri, eta Alderdi Popularreko liderrak "ez duela amorerik emango" eta "ez diela ezer emango" hitz eman die biktimei.
Bileran Bilduren egoeraren eta Amaiurren etorkizunaren inguruan ere mintzatu dira. Pedrazak esan duenez, udal hauteskundeak baino lehen Bildurekin gertatu bezala, Rajoy Gobernuak Amaiurren kontrako helegitea aurkeztearen alde agertu da.