Politika -

Auzitegi Nazionala

Gatazka 'konpondu behar' dela esan du ETAko kide batek

Horrela adierazi du ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik aste bat pasa ondoren Auzitegi Nazionalean egin den lehen epaiketan.

Oscar Zelarain eta Andoni Otegi Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Oscar Zelarain eta Andoni Otegi Auzitegi Nazionalean.
Oscar Zelarain eta Andoni Otegi Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Otegi ETAko kidearen kontrako epaiketa egiten ari da Auzitegi Nazionalean, Fuengirolan (Malaga) auto-bonba bat jarrita leporatuta. Epaiketa horretan "Euskal Herrian egiten ari den presioa" babestea leporatu dio Otegik auzitegiari eta "garai honetan gatazka konpondu behar" dela adierazi du.

Horrela adierazi du ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik aste bat pasa ondoren Auzitegi Nazionalean egin den lehen epaiketan. Fiskaltzak 146 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Otegirentzat eta Oscar Zelarainentzat, "Argala komandoko" beste kidearentzat. Zelarainek, ordea, ez du adierazpenik egin nahi izan "ez diodalako epaiketa honi zilegitasunik ematen".

"Auzitegia, momentuz, Euskal Herrian egiten ari den presioa babesten ari da. Horregatik, hau konpontzeko garaia denez, ez diot epaitegiari zilegitasunik ematen", adierazi du akusatuak euskaraz Miguel Angel Carballo fiskalak ETAko kidea den galdetu dionean.

Orain dela 13 hilabete, ETAk ekintza armatuak amaitzen zituela adierazi ostean egin zen Otegiren kontrako beste epaiketa batean, gatazka politikoa konpontzeko erraztasunak jartzea eskatu zion auzitegiari.

"Epaileari eskatu nahi diot, gatazka politikoarekin amaitzeko, erraztasunak jartzea eta urte hauen sufrimendua ezeztapenarekin amaitzea", eskatu zien Otegik Fernando Garcia Nicolas auzitegiaren presidenteari.  "Adierazpen parapolitikoek lekurik ez dutela" esan zuen orduan Garciak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea